Balutxistan, proiektu “periferiko” bat
Mapatik kanpo ibiltzea tokatzen da askotan eta Balutxistan dugu, ziurrenik, ertzaren ertza. Iran, Pakistan eta Afganistango mugek banatutako herria da balutxea eta lurrazpiak urre, ikatz, gas, petrolio eta uranio erreserbak gordetzen ditu. Aldi berean, oso kokapen estrategikoan dago balutxeen lurra: hidrokarburoen bide nagusiak handik igarotzen dira eta 1.000 kilometroko kostaldea du Pertsiar Golkoko atarian. Islamabaden (Pakistango hiriburua) kontrolpeko Balutxistan, Pakistango eskualderik handiena da (lurraldearen %44), baita populazio eta garapen maila txikienak dauzkana ere.
Karlos Zurutuzak lehen bidaia bat egin zuen 2009an eta makina bat aldiz bueltatu da. Egun, Balutxistango hiru eskualdeetan (Iran, Pakistan eta Afganistan) lan egindako kazetari urrietako ba; horrexegatik, hain zuzen, NAB Reporting Award saria jaso zuen Londresen. Edonola, beti dio istorioa kontatzea dela garrantzitsuena. Makina bat artikulu eta erreportaje argitaratu ditu GARA, 5W , Jot Down Magazine egunkarietan, bai eta Katarreko Al Jazeera, Australiako Diplomat , Alemaniako Deutsche Welle , Estatu Batuetako Vice …
Helburua, zera izan da, egungo gatazka isilduenetako baten zalaparta entzunaraztea.