Casus belli, begirada gertukoena
Informatzea sentsibilizatzea ere bada, areago sistematikoki urratutako giza eskubideez ari garela. Urte ugari eman ditugu lanean erreportari gisa; ohiko prentsa izan dugu ardatz baina ezin ditugu ahaztu gure ohiartzuna handituko duten beste hainbat euskarri. Argazki erakusketak, dokumentalak, hitzaldiak eta mahai inguruak… horiek denak ideiak trukatzeko eta hausnarketa pizteko tresnak ditu.
Instituzio, fundazio, elkarte nahiz udaletxeei aukera zabala eskaintzen diegu mundurantz leiho bat ireki ahal izateko. Urruti daude mapan, baina haietan topatzen ditugun istorioek hain beharrezkoa den enpatia ariketa hori egiten lagunduko digute.