“Exodoa”, Euskal Fondoarekin proiektu bat

“Exodoa”, Euskal Fondoarekin proiektu bat

Siriako iparraldera bueltatu ginen egungo garbiketa etnikoaren kapitulurik handienetako bat: Siriako kurduena. Andonik eta Karlosek “Exodoa, hondakinak aterpe” proiektua garatu dute Euskal Fondoarentzat.

Testuingurua

2020ko urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Bake-iturria izeneko operazioak airetik bidali zituen dronak eta jaurtigailuak, eta lurretik jihadista andana. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat da; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari. Prentsa medioen isiltasun gorgarria sahiestearren, Euskal Fondoarekin laguntza garatu dugu honako egitasmo hau.

Proiektua

Euskarri anitzak erabili ditugu mezua helarazteko.

1.- Argazki bilduma bat

Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen duen 40 argazkiren bilduma: gerra frontea, mamu herriak, errefuxiatu eremuak, iheslariez jositako eskolak, hiletak… Elementu bisualok ezinbesteko erreminta dira errealitate gordin hau ulertu ahal izateko.

 

Argazkilaria: Andoni Lubaki

2.- Dokumental bat

Fatma 22 urteko neska unibertsitate ikaslea da eta etxetik kanpo bizi da Turkiak 2018an bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik. Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat bideratu du Fatma orain bizi den eskualdean. Neska kurdu honek artean aurkitu du ihesbide bat.

 

Zuzendaria: Karlos Zurutuza

3.- Bertako eta nazioarteko prentsan erreportai sorta bat

Papera ere gustukoa dugu:

Jot Down
“Correr, soplar la ceniza, seguir”

Gara
Sobrevivir al futuro
“No pararán hasta acabar con nosotros”
Los últimos cristianos del Jabur

Ara
“No pararan fins que acabin amb nosaltres”

Middle East Eye
Stuck in limbo: the displaced residents of Syria´s northeast

Deutsche Welle World
War in Syria drives out Christian community

5W
Huir sobre un lienzo rasgado

Argia
Amesgaiztotik ezin esnatu

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar