Hauxe nire istorioa

Hauxe nire istorioa

Gatazka guneetan kazetariak formatzeko proiektua

 

Kazetaritza ikastaro trinkoak ematen dizkiegu gatazka pairatzen duten norbanakoei.

Zergatik?

Teknologiaren erabilerak “leiho” berriak zabaldu ditu gerrak zigortutako hainbat eremuetan. 2011ko “arabiar udaberri”en leherketak makina bat irudiez josi zuen Internet. Gehienetan telefono mugikorretatik iristen ziren, eta sare sozialen bitartez. Ekintzaile batek, alabaina, hamaika post, txio edo antzekoak egin ditzake, baina horrek ez du bermatzen iritzi publikoan eragina izango duenik. Irudi uholde horretan galtzen da, maiz, ekintzailearen lana, egindako ahalegina nekez iristen baita nazioarteko egunkarietara. Bilatzen den oihartzuna, beraz, isilduta izaten da. Honela, herrialde haietatik iristen diren albiste gehienak atzerriko kazetariek ekoizten dituzte. Askotan ez dute bertako hizkuntza ezagutzen, eta deskribatzen ari diren gizartearen klabeak arrotzak egiten zaizkie. Klitxeetan erortzeko arrisku handia dago, beraz.

Irakiar, siriar edo libiar batek bere herrialdeko errealitatea askoz hobeto konta dezake baldin eta kazetaritza tresnez baliatzen badugu. Prentsa sektorearen onurako izango delakoan gaude eta, aldi berean, partehartzaileak ogibide bat aurki dezake bere inguruko istorioak kontatuz.

Nola?

Jardunaldiak Euskal Herrian ala atzerrian garatuko dira, ordutegi trinko batean (goiz eta arratsaldez) eta bost egunez. Ikastaro bakoitzean zortzi lagun onartuko dira gehienez. Jardunaldiaren amaieran, partehartzaile bakoitzak kazetaritzaren oinarrizko ezagutzak bereganatuko ditu: argazkiak eta bideoa ekoiztu eta editatzeko gai izango da; albiste eta erreportajeen artean bereiziko du, prentsa idatzia, argazkigintza eta bideogintza euskarrietan. Aldi berean, bere lana nazioarteko prentsari nola eskaini jakingo du.

Nortzuk?

Ronakeko kideak eskarmentu handiko kazetariak dira eta munduko prentsa euskarri handienentzat lan egin dute: BBC, New York Times, Washington Post, The Guardian, AP, AFP… Euren ibilbideak hainbat sari eta aitorpen jaso ditu, tartean Emmy sari bi, Chris Hondros eta Picture of the Year, NAB Reporting Award edota Rikardo Arregi Saria, besteak beste.

 

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar