Ronak

We Report
Ronak Press © 2016 - 2020 All Rights Reserved.

Zer da Ronak?

Irabazirik gabeko elkartea gara. Giza eskubideen urraketan nahiz gatazketan jartzen dugu fokua. Argazki erreportajeak, bideo dokumentalak, erakusketak eta liburuak ekoizten ditugu, bai eta hitzaldiak eta formazio-tailerrak antolatu ere. Guk burututako proiektuak izan daitezke ala GKE batek, erakundeek edota prentsa medioek eskatutakoak.

 

 

Ezagutu gaitzazu hemen

Kanpainak

Erakusketak

Argazki erakusketak garatzen ditugu egungo gatazkak marko baten barruan jartzeko, biktimei aurpegia emanez aldi berean.  Urrunak bezain krudelak diren errealitateak gerturatzea dugu helburu, bai eta enpatia ariketa bakun bat egitea bi galderen bidez: zer egingo nuke nik bere tokian? Zer egin dezaket hemendik?

Hitzaldiak

Egungo gatazka armatuetan, hamar biktimetatik bederatzi zibilak dira. Titularretara inoiz iristen ez direnetaz ari gara, egunkari baten azalean agertu arren beti anonimoak izango direnak. Munduko zonalde konbultsuenen zeharko txangoa proposatzen dugu. Mugarriak ez dira hiriburuak izango, haietan bizi eta hiltzen direnak baizik.
Albisteak

Erreporterismo ikastaroa Armenian, eta hirugarrenez!

 

Ronak-ek argitaratu eta dibulgatu egiten du

Direla argitalpenak, erakusketak edota hitzaldiak, gure kideek testuingurua helarazten dio gero eta jakinmin handiagoa duen audientziari. Egungo mundua ulertaraztea dugu helburu. Una lengua ganada al mar (Karlos Zurutuza, Jot Down Magazine) Joaquín Gorrochategui: “La lengua es una capacidad que no distingue de razas, ni de estatus social, ni siquiera de inteligencia” (Karlos Zurutuza, Jot Down..

Rif, gerra koloniala (erakusketa)

Rifeko Gerra bere azkenetan zen potentzia kolonial baten azken abentura izan zen, Kubako eta Filipinetako naufragioaren ondoren ontziratu beharreko itsasontzi bat. Espainiak mineralak bilatzen zituen Rifen. Koroak nortasun inperiala berrindartu nahi zuen aldi berean, historiaren zurrunbiloek itzalitako hura. Mediterraneoko iparrera apenas iritsi zen berririk. Gutxi eta gaizki kontatutako bataila izan zen Annualekoa, halaxe gertatzen baita..

Armeniara bueltatu gara kazetariak trebatzen jarraitzeko

Iazko arrakastaren ostean, Ronak Press-eko taldeak Armeniarantz jo du bertako kazetariak berriz trebatzeko.

Gure ikasleak nazioarteko prentsara iristen ari dira!

Gure Armeniako erreporterismo ikastaroa ez zen Armenian bukatu, eta hori argi esan genuen hasieratik. Bertako kazetariak trebatzeaz gain, beren lana nazioarteko prentsarantz bideratuko genuela esan genien. Horretan ari gara. Nagorno Karabaj eskualdeak erasoa jaso zuenetik, urtero ari gara bertako kazetariak trebatzen. Prentsa medio “handi”ek kontrakoa badiote ere, gerra ez da amaitu: ura edota argindarra bezain..

Erreportaritza ikastaroa burutu dugu Armenian

«Zergatik zarete kazetariak?» Hauxe izan zen, hain justu, mahai gainean paratu genien lehendabiziko galdera. Hamazazpi lagun zeuden gure aurrean, bi neska eta hamabost mutil; batzuk Nagorno Karabajekoak baina armeniarrak denak. Honela ekin genion gure astebeteko ikastaro trinkoari. Bost minutu utzi genizkien beren erantzuna paper batean idazteko: «Injustizia nahiz abusuak salatu», «giza eskubideen urraketak dokumentatu», «nire..

“33 paraleloa” Donostian

33 paraleloa misterioarekin lotu ohi bada ere, guk gerrarekin topo egin dugu hura zeharkatzean. Mendebaldeko Saharan hasi eta Ekialdeko Balutxistan arteko ibilbidea duzue honako hau: Siria, Libia, Palestina, Irak, Kurdistan, Afganistan… zeharkatuko ditugu. Esparru aberatsa da oso, historia nahiz baliabide natural anitzekoa. Baita hamaika lurrikarek astindutakoa ere. “Arabiar udaberriak”, kanpoko injerentzia eta okupazioak, huts egindako..

Kazetariak trebatzen Armenian

2020ko Nagorno Karabajeko gerrak agerian utzi zituen prentsaren hainbat hutsune. Bertako kazetari askok gatazka zonalde batera jo zuten lehendabiziko aldiz, apenas prestakuntzarik ez zutela. Beren bizitza eta ingurukoena arriskuan jarri bitartean, prentsa kobertura gobernuaren propagandarekin bateratzen saiatzen ziren asko, “marra gorriak” ez zeharkatzea agindu bilakatu baitzen. Bestalde, munduko prentsak nazioarteko kazetarien lana ontzat eman eta..

Karabaj Bulgariako kaleetara eraman dugu

Hogei neurri handiko argazki dira, Plovdiv-eko erdigunean, hain justu. Zalantzarik gabe, formato ederra dugu Gilad Sade argazkilariak Nagorno Karabajen egindako lana erakusteko. Arax Foundation elkarteak lagunduta, Sadek Hadrut armeniar bailara ekarri du plazara. Eskualdea azerbaijandarren eskuetara igaro zen iragan udazkenean; galerak sekulako mina eragin zuen armeniarren artean, makina bat baitira Hadruten, atzean, gelditu diren elizak..

Kurdistanen, kazetariak trebatzen

Dena prest genuen iragan otsailerako baina birusak hankaz gora utzi zituen planak, jakina. Zaila izaten ari da denontzat, areago beren burua babesteko hain aukera urriak dauzkaten Irakeko kurduentzat. Azkenean, baina, bat egin dugu beraiekin. Apirilaren 23an Hego Kurdistanerantz (Irak) jo genuen, gure kazetarien formazio egitasmoa abian jartzeko. Bi aste eman ditugu, goiz eta arratsaldez, ikastaro trinko honi eutsi..

33 paraleloa giza kate bat da

33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina guk gerrarekin besterik ez egin dugu topo. Ez hori bakarrik, jakina, baina hori bereziki. 33 paraleloa maiz zehartau dugu; urteetako txangoa izan da Mendebaldeko Sahara eta Ekialdeko Balutxistan artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dugu topo. Mendebalderantz doaz beti, gure kontrako norabidean. Zer egin gerrak..

Ronak Nagorno Karabajen

Noiz jo behar du kazetari batek gatazka zonalde batera? Komeni al da hasierako ikusmina probestea ala hobe bukaeraino itxarotea? Gerra osorik kubritu ahal izatea litzateke egokiena, jakina, haren erroak eta ondorioak ondo ulertu ahal izateko. Gehienetan, alabaina, zaila da oso gerra bat noiz hasi eta noiz bukatu den jakitea. Nagorno Karabaj eskualdean 2020ko irailean berpiztu..

Pandemia baten erdian migratzea

Turkia mendebaldera jo genuen 2020ko martxoan, Greziarantz zihoan errefuxiatu nahiz migranteen uholde berriaz informatzeko. Alde bietako polizia bortizki aritu zen trafikoa mozteko, eta gehienek ezin izan zioten bideari ekin. Harresi bat alde batean eta birusa beste guztietan, Europako ertz hartan bukatu zen askoren bidaia, beren etxera ere bueltatu ezinik. Kobertura honen bigarren zatia Open Arms..

“Fatma”: trailerra

Siriako kurduak jasaten ari diren garbiketa etnikoa jorratzen duen kazeta lana garatzen ari gara Euskal Fondoarentzat. Hemen duzue ikusgai dokumentalaren aurrerapen bat.

“Exodoa” Gasteizen

Euskal Fondoa-rentzat burututako lanaren aurkezpen ofiziala. Eguna: martxoak 10 Tokia: Montehermoso Kultur Etxea Ordua: 12:00  

Kontaktua

Jar zaitez harremanetan gurekin

Ronak-ekin harremanetan jarri

Beti erantzuten dugu

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar