Kurdistanen, kazetariak trebatzen

Kurdistanen, kazetariak trebatzen

Dena prest genuen iragan otsailerako baina birusak hankaz gora utzi zituen planak, jakina. Zaila izaten ari da denontzat, areago beren burua babesteko hain aukera urriak dauzkaten Irakeko kurduentzat. Azkenean, baina, bat egin dugu beraiekin. Apirilaren 23an Hego Kurdistanerantz (Irak) jo genuen, gure kazetarien formazio egitasmoa abian jartzeko. Bi aste eman ditugu, goiz eta arratsaldez, ikastaro trinko honi eutsi ahal izateko. Bertako kazetari nahiz kazetarigaiekin, prentsa idatzia, argazkigintza eta bideogintzaren oinarriak jorratu ditugu, modu praktiko eta ulergarrian. Sekulako esperientzia izan da 115 ikasle hauekin ordu guzti hauek partitzea. Gehienak Irakeko kurduak ziren baina Rojavatik alde egindakoek ere multzo sendo bat osatu dute. Arabiarrak, turkomandarrak edota siriakoak ere bertaratu dira, gizarte honen ezinbesteko eragileak baitira. Hauxe da gakoa. Nazioarteko kazetariok hamaika aldiz etorri arren, nekez eskuratuko dugu beraiek duten ezagutza. Oinarrizko kazetaritza tresnak eskuratzekotan, inork baino hobeto konta dezakete bertan gertatzen ari dena. Istorio hori jaso nahi dugu.

 

Irakasleak: Andoni Lubaki (argazkigintza), Jewan Abdi (bideoa) eta Karlos Zurutuza (prentsa idatzia)

Babesleak: Zumarragako Udala eta Mam Humanitarian Foundation elkartea.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar