Libia, proiektu bat baino askoz gehiago
“Proiektu”ez ari garela, sentsibilizazio kanpaina bat edo dokumentazio lan bat baino kontzeptu zabalagoari begiratzen diogu. Instituzio edo elkarte baten enkargu bat, edozein dela ere, ikatz-palakada bat baino ez da hainbeste urtez eraman gaitun lokomotoran. Horren adibide garbia dugu Libiakoa.
Karlos Zurutuzak ehunka kazetarirekin batera jo zuen Libiara 2011an, baina ia bakarrik abiatu zen gainonzteko urte guztietan. Azken hamarkada honetan zehar, hamaika izan dira handik argitaratutako artikulu, erreportaje eta elkarrizketa, Euskal Herriko nahiz atzerriko prentsa medioetan. Aldi berean, Libia hizpide izan da ere makina bat hiztaldi eta mahai inguruetan, hain zen handia herrialdeak jendearengan sortzen zuen jakinmina. 2016ko Photographic Social Vision bekak gauzak erraztu zizkion Zurutuzari eta, hein handi batean, horri zor dio 2017an argitaratutako Tierra adentro, vida y muerte en la ruta libia hacia Europa. liburua.
Lerro hau idazten diren unean gerra zibil bat dago indarrean Libian, eta baliteke bihar, ala hemendik bost urtera, egoera oso bestelakoa izatea. Edonola, ziur egon han izango garela kontatzeko.