Kazetariak trebatzen Armenian
2020ko Nagorno Karabajeko gerrak agerian utzi zituen prentsaren hainbat hutsune. Bertako kazetari askok gatazka zonalde batera jo zuten lehendabiziko aldiz, apenas prestakuntzarik ez zutela. Beren bizitza eta ingurukoena arriskuan jarri bitartean, prentsa kobertura gobernuaren propagandarekin bateratzen saiatzen ziren asko, “marra gorriak” ez zeharkatzea agindu bilakatu baitzen. Bestalde, munduko prentsak nazioarteko kazetarien lana ontzat eman eta argitaratzen zuen. Azken hauetako gehienek eskarmentu handia zuten gerra kazetari gisa, baina gutxik menderatzen zituzten eskualdearen klabe historiko eta politiko nagusiak. Gauzak honela, isilune behartuek nahiz klitxe errepikakorrek desitxuratu zuten gatazka honen prentsa kobetura. Zer gertatzen ari zen jakitea zaila izan zen oso.
Ikastaroa sei egunez (abuztuak 2-7) burutuko da Goris herrian (Armenia), eta 10-15 laguneko talde batentzat. Ohi bezela, lau bloke jorratuko ditugu:
1 Prentsa idatzia
2 Argazkigintza
3 Bideoa
4 Gerra eremuetan lan egiteko formazioa
Kurtsoaren amaieran, ikasleak istorio bat kontatzeko gai izango dira formato desberdinen bidez, ohiko prentsatik multimedia euskarrietara. Aldi berean, euren lana nazioarteko prentsa medioei eskaintzeko gai izango dira. Gerra-eremu batean modu seguruan lan egiteko oinarrizko ezagutza ere jasoko dute.
Kazetariak eta Kazetaritza ikasleak gain, sare sozialetan diharduten idazle edota blogarien bila gabiltza, azken hauek ere aktibismotik kazetaritzarako jauzia egin dezaten. Nagorno Karabaj edota Syunik eskualdeetako partehartzaileen bila gabiltza, euren zonaldeak gerraren mehatxu zuzena jasaten baitute.
Gure irakasleak kazetari profesionalak dira. Haietako bik Nagorno Karabajeko azken gerra kubritu zuten eta eskualdean zeuden azken kazetariekin ebakuatu zituzten.